2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

GURASOEN LAGUNTZAREN GARRANTZIA

Kaixo guztioi!

Blogeko atal hau estreinatu gabe geneukan eta zuek zoriontzeko aprobetxatuko dugu lehenengo post hau, oso garrantzitsua delako zeuen txikiekin egindako lana.

Hurrengo bideoan adibide bikaina daukagu, Thomas Alva Edisonen kasu aparta izan ere.



Argi dago Edisonek txikitan jaso zuen laguntza premiazkoa izan zela geroago izan zituen lorpen guztietarako. Laguntza horri ezker, hainbat asmakizun egin zituen (bat bi astero) geure egungo bizitzan eragin itzela daukatenak.

Animo familiak! Kurtsoa amaitzear dago eta azken esfortzua baino ez da falta! Zuen laguntzaz lortuko dugu! Batek daki gure artean beste Edison bat dagoen!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina